
Etxez etxeko zerbitzua
Ibalur dendak etxez etxe erosketak banatzeko zerbitzua jarri du mugitzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat, irisgarritasun arazoak dituztenentzat edota egoera zaurgarrian daudenentzat. Zerbitzua doakoa izango da, eta astean bitan banatuko dira erosketak.
Zerbitzu hau Itsasondoko herrigunean bizi diren bizilagunentzako da soilik, baita San Juan auzoan bizi direnentzat ere.
Laguntza edo zerbitzu hori jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da Itsasondoko Udalaren ziurtagiria. Herritar horiek etxez etxeko zerbitzua behar dutela ziurtatuko du udaleko Gizarte langileak. Zerbitzua eskatzeko, idatzi gizarte@itsasondo.eus helbidera.
Ibalur, bertatik bertara.