Herriko denda, tokikotasuna eta herrien arteko elkarlana
IBALUR gure herriko nortasunaren isla izaten jarraitzea nahi dugu. Gertutasunez elikatzeko nahia, ez da soilik eskainiko diren elikagaietan agertzen, baizik eta tratuan eta harremanetan ere islatuko da. Komunitatearen hariak elkartzen dira denda honetan, tokiko bizitza soziala eta ekonomikoa sendotzen da eta herritarren arteko loturak indartzeko aurrera pausu bat da.
Produktu berriak
Itsasondoko Udalak bultzatutako ekimena da IBALUR, plataforma digital baten bidez inguruko merkataritza-jarduera laguntzeko eta dinamizatzeko. Proiektua “Landa-eremuetako merkataritza-jarduerari laguntzeko laguntzak” jardueraren esparruan garatzen da, “Itsasondoko eta eskualdeko merkataritza-eraldaketari laguntzea” azpiproiektuaren barruan. Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatzen du, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren bidez. Azpiproiektua: MSR-010000-2023 65 – Itsasondoko Udala.